Kaleetan ez, baina balkoietan ordea, egingo diote gorazarre hilaren 14an. Hala, Riegoren ereserkia balkoietatik zabaltzera deitu du Pikoketa elkarteak 13:00etan, eta ikurrina eta Espainiako II Errepublikako banderak jartzera leiho eta balkoietan. Gauean berriz, 21:00etan kazeroladarekin bat egitera deitu du errepublikazaleen elkarteak.
Ospakizuna eta aldarrikapena egiteko era bitxia izango du aurten Espainiako II Errepublikak. Ez kalejirarik, ez ekitaldi publikorik Herriko Plazan. Covid-19ak ezarritako berrogeialdia eta etxealdiak ere eragin diote Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen elkarteak antolatzen duen ekitaldiari. Kaleetan ez, baina balkoietan ordea, egingo diote gorazarre hilaren 14an. Hala, Riegoren ereserkia balkoietatik zabaltzera deitu du Pikoketa elkarteak 13:00etan, eta ikurrina eta Espainiako II Errepublikako banderak jartzera leiho eta balkoietan. Gauean berriz, 21:00etan kazeroladarekin bat egitera deitu du errepublikazaleen elkarteak.
Aurtengo aitortza berriz, Paco Jover Pascual 98 urteko errenteriarrari egingo dio Pikoketak.
Elkartasuna eta itxaropena indartzeko egunak direla honakoak esan du Pikoketak, “sentimendu errepublikazalea ez da itzali, eta askatasuna, berdintasuna eta senidetasunak indar eta esanahi handiagoa hartzen ari dira une hauetan”. Aurtengo Apirilaren 14ko elkartasunak, osasungintza publikoan ari diren langileen izena duela esan du elkarteak, “bizia ematen ari dira ospitaletan: Aurtengo errepublika egunean, sareetan dago senidetasuna, inor atzean gelditu ez dadin sortu diren herritar sare horietan; gaizki ordaindutako lanpostuetan ari diren langileen izena du, haien lana inoiz aitortu ez bazaie ere egun bizirauteko ezinbesteko bihurtu diren horiena”.
Monarkiari ere egin dio aipamena Pikoketak, “egunetik egunera ezdeusagoa da, eta egunetik egunera ezkutatzea zailagoa duen ustelkeriak itota, inork ez daki zertan diren. Felipe VI eta bere familia zer etorriko zain dira, egunero hildakoen kopurua handitzen den bitartean. Erabilgarritasun gutxi du koroak ospitalean ingresatuta daudenentzat, lan etorkizuna ilun ikusten dutenentzat, beren komertzio txikien pertsiana berriz igotzeko aukera izango ote duten ez dakitenek”.
Azken bi urteetan ez dute normaltasunez ospatzeko aukerarik izan; joan den urtean, Ciudadanos alderdi gidatzen zuen Albert Riverak hauteskunde ekitaldia Errenteriako Foru Plazan egitea erabaki zuen, eta eragina izan zuen, urtero urtero herriko kaleetan barrena egiten duten kalejirak Ciudadanosen ekitaldi politikoan parte hartu zuten eta haien inguruan zegoen polizia kordoiak bat egin zutenean Biteri Txiki kalean; aurten Covid-19ak oztopatu du normaltasunez ospatzea, baina honek, kalera indar handiagoarekin itzultzea baino ez diela eragingo esan du Pikoketak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario